
Product Description Nire auzokoaren terrazan kaiola zahar bat dago, eta kaiola horren barruan moko zorrotz, aurpegi gorri eta hegal hori-beltzeko txori txiki bat. Nire auzokoa gizon agintzailea da. Etxeko patioan, gau eta egun, lelo hau entzun behar izaten dugu: Ja-jan ezak, Kar Kardantxilo, e-edan ezak, Kar Kardantxilo, ka-kanta ezak, Kar Kardantxilo! About the Author Txabi Arnal Gil (Ermua, 1967). Jakin ezazu zuk orain minibiografia hau irakurri behar izatearen errudunak Mortadelo eta Filemon, Long John Silver eta Batman direla, eta nire ama ere bai, goizero esnatzen ninduelako Sagutxo Pinpirinaren gorabeherekin. Badira berrogeita hamar urte haur-literaturarekin ibiltzen hasi nintzela, eta ez daukat inolako asmorik dibortzioa eskatzeko. Beti bezala jarraituko dut irakurtzen eta idazten, eta Haur Literaturako klaseak ematen Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Eta bidean sariren bat jasotzen badut, ondo baino hobeto! Orain arte hauek jaso ditut: Anuari, White Raven, Vittoria Samarelli, eta Ondoen Argitaratutako Liburuen saria, Haur eta Gazte Literaturakoa, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duena. Eta orain, agur esan behar dizuet. Ideia bat dabilkit buruan bueltaka, eta hobe dut kasu egin, bestela, agian, alde egingo dit eta.
Page Count:
36
Publication Date:
2018-01-01
Publisher:
Giltza
ISBN-10:
8483784858
ISBN-13:
9788483784853
No comments yet. Be the first to share your thoughts!