
As an Amazon Associate and affiliate partner, Menrva Books earns from qualifying purchases. Learn more
Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko urteen kronika sentimentala da Mikel Hernández Abaituak eskaintzen diguna liburu eder honetan. Literatura, musika, politika… Dudarik ez da idazlea bera ezagutzeko balio digula kronikak, bizi izandakotik ari baita, baina hori baino gehiago eta garrantzitsuago da: garai hartan Euskal Herria nolakoa zen eta gu nolakoak ginen ulertzeko lagungarri saihestezina da. Batzuetan azukre xehez goxatua dator, ez da falta, ordea, gatz larririk, baina ez dira oroitzapen alferrikakoak, adin bateko irakurleari bere oroitzapenen atea zabalduko dio, eta inoiz itxi gabeko zauriak ere agertuko zaizkio. Zer beste egin behar du oroitzapen liburu batek?
Page Count:
156
Publication Date:
2010-09-21
Publisher:
Alberdania
ISBN-10:
8498682436
ISBN-13:
9788498682434
No comments yet. Be the first to share your thoughts!