
Product Description Ipuin liburua da Karlos Linazasorok plazaratu berri duen hau. Dena da liburu honetan mozorro. Irakurleak ez du jakingo errealitatea eta ametsa bereizten dituen muga difuminatuan, non hasten den bizitza eta non magia, non pasioa eta non eldarnioa. Ez du deskantsurik izango 15 ipuin hauetan barrena; ezusteak astinduko dizkio bihotz-arimak, egunerokotasunaren absurdoak kinkan jarriko dizkio sinismen ustez mugiezinak. Izan ere, liburu honetan, bizitzan bezala, ezer ez baita dirudiena. About the Author Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Filologia ikasketak egin zituen, Donostian. Liburuzaina da ogibidez. 1990ean argitaratu zuen lehen liburua, Eldarnioak izenburuko ipuin-bilduma. Urtebete geroago argitaratu zuen lehen poesia liburua: Udazkeneko karabana erratuak (1991). Geroztik hainbat liburu idatzi ditu helduentzat, haurrentzat eta gazteentzat Harenak dira, besteak beste: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000); Ipuin errotikoak (2001); Itoko dira berriak (2003); Glosolaliak eta beste (2004) eta Diotenez (2007).
Page Count:
181
Publication Date:
1995-09-01
Publisher:
Alberdania
ISBN-10:
8488669151
ISBN-13:
9788488669155
No comments yet. Be the first to share your thoughts!